Pentsamendu kritikoa bultzatu nahi dut, ez beldurra, eta, ondo egindako estatistikarekin, pertsona bakoitzak erabaki dezala txertatu edo ez. Esandakoaz gain, gauza asko daude hobetzeko, eta, adibide bezala, 2009-2010 urteetan gertatu zen A gripea-ren pandemia gogoratuko dizuet. Azken finean, ez zen pandemia izan; Erresuma Batuko gobernuak Pandemrix txerto asko erosi zituen, Glaxosmithkline laborategiak eginikoak.
60 pertsona narkolepsia gaixotasunak jota gelditu dira, bizitza normala egiteko arazo handiekin, eta, urteetan epaitegian egon ondoren, bakoitzarendako 1,3 milioi euroko kalte-ordaina lortu dute.
Nork ordaindu du? Erresuma Batuko Gobernuak ordaindu zuen; izan ere, txertoa erosteko orduan, sinatutako baldintza bat zen arazoak egonez gero Gobernuaren kontura joango zirela arazo horrek ekar zitzakeen ondorio guztiak.
Ikusten duzuen moduan, negozio borobila farmaziaenpresa handientzat; asko saldu, baina ondorioez arduratu ez.
Hobe zuhaitz gehiago, txertoak baino.
----------
Josu Garitaonandia
'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna
Bergara