Zaharkitzapen programatua

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2016ko abe. 3a, 00:00

Orain, Gabon jaien zoroaldi kontsumistan sartzear gaudela, erosteko orduan kontuan izan zer behar duzun, ez erosi erosteagatik, eta lehentasuna eman bertako produktuei, eta, ekologikoak badira, hobeto; erosteko beste irizpide bat erantsi nahi dizuet: iraunkorrak izan daitezela.

XX. mende hasierako lehen krisialdi ekonomikoei irtenbidea emateko, nahita hasi ziren produktu txarragoak fabrikatzen, gutxiago iraun zezaten, horrela, berriz ekonomiaren gurpila martxan jartzeko; hau da, gehiago erosiz gero, gehiago fabrikatu behar dira. Horretarako, lanpostu gehiago sortzen dira eta pertsona gehiago dago diruarekin berriz ere gehiago erosteko.

Horren adibidea da bonbilla, gizarte modernoaren sinboloa. Edison-ek asmatu zuen lehenak 1.500 ordu inguru iraun zezakeen piztuta; geroago, fabrikatzaileek adostu zuten 1.000 ordu iraunda nahikoa zela. Kontzeptu horri zaharkitzapen programatua esaten zaio.

Orain, mende bat pasatu eta gero, krisi ekonomikoari krisi ekologikoa erantsi behar zaio, planetak baliabide gutxiago ditu eta hondakin gehiago; gure jarduera eta pentsaera ez badugu aldatzen, arazoa areagotzen joango da.

Ez dakizula zer erosi oparitzeko? Izan ere, gaur egun, denetik daukagu, eta, askotan, zaharkitzapen programatua baino azkarrago botatzen ditugu oparitu dizkiguten gauzak.

Nire aholkua: oparitu zuhaitz bat.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak