Txertoak: osasuna ala negozioa?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2016ko aza. 11a, 08:20

Gripearen aurkako txertoa hartzeko aholkatzen digute autoritateek.

Bada, hemen botako dut datu bat: 2015ean 22 pertsona hil zituen gripeak eta horietatik zortzi txertoa hartu barik zeuden; niri, zalantzak sortzen dizkit datu horrek.

Beraz, txertoa hartutako hamalau pertsona hil dira; horrek frogatzen du hobe dela txertoa hartzea? 

Gizarte kontsumista eta diruzale batean bizi gara; lehentasuna dirua da eta gero, osasuna, eta ez da nire iritzia bakarrik.

Nobel saridun Richard J. Roberts-ek adierazi du industria farmazeutikoen helburu nagusia dirua irabaztea dela; mediku horren arabera, industria horiek ez dituzte finantzatzen gaixotasun bat osa dezaketen ikerketak; izan ere, gaixotasun hori kronifika ditzaketen ikerketak bultzatzen ditu. 

Hau da, gaixotasun bat osatzea ez da negozioa; sendagaia saltzen dute, eta kito, osatuta. 

Hobe da –industria farmazeutikonedako, noski– sendagai bat hartzen duzun bitartean gaixotasunaren sintomak hobetzea, baina sendagai hori hartzeari lagatzen diozunean, berriro ere gaixotasun sintoma horiek gogortzea. 

Hori da, hain zuzen ere, gaixotasuna kronifikatzea; alegia, gaixoak bizi guztirako sendagai baten menpe edukitzea, negozioa ona baita industria horiendako.

Herrialde txiroetan, diru gutxiago dute sendagaiak erosteko, eta medikuntza alternatiboak indar handiagoa hartzen du, merkeagoa delako eta pertsona bere osotasunean aztertzen duelako, lehen helburutzat osasuna ipinita. 

Nikaraguako etsenplua hor daukagu: orain dela urte batzuk, legea aldatu egin zuten, eta gaixoek aukeratu egin dezakete zer medikuntza mota nahi duten, baina garrantzitsuena da jarraipen ofiziala egiteko aukera ematen duela. 

Estatistikak izango ditugu, eta jakingo dugu zein medikuntza mota den onena.

Gripearen aurkako txertoaren gaiari dagokionez, estatistika zorrotzak edukitzea garrantzitsua da, ez baitakizkigu txerto hori hartzeagatik beraien osasuna larriki txarrera egin dutenen kasuak, eta nik neuk, behintzat, ezagutzen ditut kasu batzuk txarto pasatu dutenak txertoa hartu ondoren.

Hobe zuhaitz gehiago, txertoak baino.

----------

Josu Garitaonandia

‘Oparitu zuhaitz bat’ egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak