Lan-istripuak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2016ko ira. 17a, 00:00

Oporrak pasata eta eguneroko eginkizunetan murgiltzerakoan, hurrengo oporrak noiz etorriko diren grina pizten zaigu; zuen kontzientzia piztu nahi dut, gogoraziz, lan-istripuetan langile larregi hiltzen direla eta, tamalez, batzuek ez dutela gozatuko beste oporrik.

Euskal Herriko zazpi probintzietan 34 langile hil dira lehen zortzi hilabeteetan; normaltzat hartzen dugu langile gehien dituen probintzian hildako gehiago egotea, baina Gipuzkoarentzako 2011 beltza izan zen: 30 hildako. Normalean, Bizkaia izaten da hildako gehien dituena, baina urte hartan Gipuzkoak baino 2 hildako gutxiago izan zituen. 

Normalena izan beharko litzateke hildakorik ez egotea; lanera goaz bizi ahal izateko, ez bertan bizitza lagatzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lehen hiru hilabeteetan 7.103 lan-istripu erregistratu dira, horietatik 7 hildakoekin; ziur nago hildako bat izateko egon direla mila istripu baino gehiago behar den bezala aztertu gabe.

Hildakoen memoria erabiltzera ohituta gaude, baina lan-istripuz hiltzen direnak azkarregi ahaztuak gelditzen dira. Lantokietan egon beharko litzateke txokoren bat, bertan gertatutako lan-istripu larriak gogoratzeko; Debagoienean aurten ez da lan istripuan hildakorik izan, baina 2015ean Oñatin bat hil zen lanera joan-etorrian (in itinere) eta 2014an Antzuolan hil zen gazte bat baso-lanean ari zela; ea Debagoienean ez den handitzen lista beltz hau.

Hobe zuhaitz gehiago gure mendietan lan-istripuak baino.

----------

Josu Garitaonandia 

(Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak