150 milioi graduko tenperatura lortu zuen Steven Cowley zientzialari britainiarrak bere laborategian; hau da, eguzkian dagoen giroa baino hamar aldiz beroago. Berotasun horretan, atomoak elkartzea lortzen da energia askatuz eta hondakin gutxi sortuz; energia horri fusio energia deritzo eta 2030erako erabilgarri edukiko dugula aurreikusten da.
Frantzian eraikitzen dabiltza fusio energia sortzeko zentrala; proiektu horrek atomoak elkartzea baino gauza zailago bat lortu du: munduko gobernu garrantzitsuenak elkartzea.
Lurra planetan bizi den biztanleriaren erdiak baino gehiagok parte hartzen du fusio energiaren inguruan, eta horrek itxaropena sortzen dit gizakia egunen baten gauza izango dela elkartzeko Lurra planeta zaintzeko, bertan bizi garenok duintasunez bizitzeko, ondorengo belaunaldien errekurtsoak urratu gabe.
Harrigarria da: gizakia gauza da eguzkian dagoen energia sortzeko, baina oraindik ez gara gauza energia hori energia kimiko bihurtzeko; hau da, janarian eta oxigenoan landareak egiten duena. Beraz, zuhaitzak zaintzen jarraitu behar dugu, zuhaitzak baitira guri gehien laguntzen diguten izaki bizidunak. Zure bizitzan zuhaitz bat sartzea aholkatzen dizut, ondorengo belaunaldiei egin diezaiekezun oparirik ederrena baita.
----------
Josu Garitaonandia
(Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna)
Bergara