Etxe barruan dugun airean, margoak, itsasgarriak, xaboiak eta tabakoaren keak askatzen duten bentzenoa arnasten dugu. Kanpoko airean ere badaukagu bentzenoa, tabakoaren keaz gain; autoen keak eta baso-suteek askatzen dute bentzenoa, baina, gehienetan, etxe barruan daukagun airea kutsatuago egoten da.
Frogatuta dago gizakiengan sor ditzakeela anemia, hemorragiak, defentsak jaistea –eta, ondorioz, infekzio gehiago hartzea– eta larriagoak diren osasun arazoak: leuzemia eta kolon-minbizia.
Kontuan izanik bizitza erdi gure etxean egiten dugula, har dezakegun neurri garrantzitsuena gure etxea ondo aireztatzea da, eta etxe barruan zinta (chlorophytum comosum) landarea edukitzea; beste propietate askoren artean, gure etxe barruko airea garbitzen du eta bentzeno partikulak kentzen ditu.