14 milioi gastatu dira hauteskundeen prestakuntza gastuetan (boto-txartelak, tokiak, hautetsontziak...); beste 17 milioi Europan eserlekua lortu duten partiduen artean banatuko da beraien hauteskunde gastuak ordaintzeko; diru larregi, gauden murrizte eta krisi garairako.
Hauteskunde legea beti aldatu dute partidu politiko handiek beraien interesak defendatuz, partidu politiko txikiak kaltetuz, eta, orokorrean, demokraziaren funtzionamendu egokiaren kontra joan dira.
Diru publiko banaketa honetan gehien kezkatzen nauena da eserlekua lortu duten partiduen artean jaso dituzten boto bakoitzeko 1,08 euro ordainduko duela estatu espainiarrak denon diruarekin; hau da, ez bada bozkatzen, gastu publiko txikiagoa dago. Beraz, hau ez da era egokia gizartea animatzeko bozkatzera.
Nik hauteskunde legeak beste zentzu batera aldatuko nituzke; diru publikoa interes jeneralak defendatzeko erabili behar da. Ez da partidu batzuena bakarrik, eta beti pentsatu beharko genuke nola gastatu diru gutxiago emaitza berak edota hobeak lortuz. Hau esanik, proposatzen dut hauteskunde garaian non bozkatu behar dugun txartela korreoz jasotzen dugun bezala, jaso beharko genukeela aldizkari formatuko txosten bat informatuz zenbat partidu politiko dauden eta beraien ezaugarri nagusiak eta dagozkion boto-paperak bozkatzeko, aukera emanaz txosten horrekin korreoz bozkatzeko, eta gauzak sinplifikatu.
----------
Josu Garitaonandia
(Oparitu Zuhaitz Bat taldekoa)
Bergara