Isurketa gehiago Deba ibaian

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2014ko uzt. 4a, 00:00

Erne! Ibaia kolore arraroarekin edo animaliak hilik ikusiz gero, 112ra deitu, gai horrekin lotuta egin beharrekoak martxan jartzeko.

Irailean hiru urte beteko dira Bergaran hondamendi ekologikoa egon zenetik. Lehenengo ahateak eta gero arrainak hilik agertu ziren; arduradunik ez da azaldu, berriz ez gertatzeko neurririk ez da hartu, eta hor gaude, hurrengo isurketa noiz izango den zain. Udari begira lantegietan mantentze-lan gehiago egiten dira, hondakin gehiago sortzen dira eta ibaira isurtzeko tentazioa handia da diru pixka bat aurreratzeagatik. 

Azken hilabeteetan ondorengo isurketak egon dira:

-Aurreko Gabonetan, aktibitate industrialik ez zegoenean, Osintxu-Elgoibar tartean arrainak hilik azaldu ziren; ur asko zeraman sasoian zen, eta arduradunik ez da azaldu.

-Oñatin, maiatzaren 15ean, lantegi bateko arduradunak dioenez, formazio falta zuen langile baten hanka-sartzeagatik 30 minutu inguruan ibaira isuri zen depositura bidali beharrean.

-Bergaran, Oxirondo plazan egindako apar festan, festa bukatu zenean, plaza garbitzeko ibaira bota zen aparra, ibaia kolore zuriz zikinduz; nahiz eta kimikoki eraginik ez daukan, ez da etsenplua, denok ibaia zaintzeko kontzientzia hartzen dugun momentu hauetan. Ibaira doazen arketak tapatu behar dira eta kolektorera doan arketara bidali dauden aparrak eta ur zikinak.

Esan bezala, aurtengo egoera okerrena udako hilabeteetan etorriko da; beraz, denok begiak zabalik ibaia zaintzen.

----------

Josu Garitaonandia

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak