"Basamortuak gehitzea gizakiarentzako arazo larria da"

Erabiltzailearen aurpegia

Kontinenteen azaleratik %30 inguru zuhatzekin dago eta...

... %35 basamortutzat jo dezakegu.

Basamortu lurralde horietan milioika pertsona nola edo hala bizi dira janari apur batekin lehorteei aurre egiten. 

Eta, bitartean, basoen kopurua jaisten doa.

Urtean 13 milioi hektarea baso mozten dira, ia 66 aldiz Gipuzkoaren azalera, eta, hain zuzen ere, basamortutzeko arriskua handitu egiten du horrek. 

Esate baterako,   Espainiako Estatuan %17 bihur daiteke basamortu, eta beste azalera handi bat degradatzen doa nekazaritza intentsiboaren eta monokultiboen eraginez, epe motzerako etekina beste edozein gairen gainetik ipintzen baitute. 

Gure inguruko mendietan insignis pinua da gehien ikusten duguna eta  belaunaldiz belaunaldi behin eta berriz espezie bera landatzen jarraitzen dugu, eta gure basoetako lurrak degradatu.

Guk, berriz, kontsumitzaile garen neurrian, arazo larri honi konponbidea jar diezaiokegu, kontu handiagoarekin gure erosketak egiten eta ongi ekoiztutako basoetako produktuak   erosten.  

Eta hiritar bezala kontzientzia handiagoa har dezakegu, babesten eta ahal den neurrian gehitzen gure inguruan ditugun gune berdeak, etxean, lantegian, herrian, eta abar.

--------------------

Josu Garitaonandia

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.