"Utzi bakean Ama Lurra"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2013ko api. 26a, 02:00

Tamalez, ohituta gaude gure paraje ederrak zulatuta ikusten.

Autobidea, Abiadura Handiko Trena, goi tentsioko lineak... Orain, lur barrena 2 kilometro eta gero zierretara beste 1,5 kilometro zulatzeko fracking teknika erabiliz gasa ateratzeko gure Ama Lurraren tripa barrenak hankaz gora ipiniz, zulo bakoitzak 7 urterako gasa ateratzeko balioko luke; zoratu egin gara! Gas hori barik moldatu gara eta urte batzuk pasa eta gero derrigorrez hori barik moldatuko beharko dugu. Gure aurretik teknika hau erabili duten herrialdeetan arazoak izan dituzte: barneko uren kutsadurak, aire kutsadurak eta, ondorioz, osasun arazoak, ur falta arazoak, lur ikarak... 

Ez dezagun txorakeriarik egin. Gas barik bizi gaitezke, urik gabe ez; ondorengo belaunaldiei laga diezaiogun gure Ama Lurra gehiago  zulatu barik.

Informazio gehiago:   http://frackingezaraba.org/.

--------------------

Josu Garitaonandia 

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak