"Euskal lehengaia: pertsonak"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Etxeberria 2011ko uzt. 1a, 02:00

90eko hamarkadan kanpaina instituzional batek zioen bezala, pertsonak gara gure Herriak duen mundu globalizatuan lehiatzeko "lehengai" bakarra.

Pertsonak herrialde guztietako oinarrizko "osagaiak" dira, baina badaude desberdintasun nabarmenak beraien artean, bereziki trebakuntza eta kulturaren ikuspuntutik. Desberdintasun hauek "giza lehengaiaren kalitatean" eta ondorioz gizartean eragin zuzena dute.

Gure inguruan trebakuntza onaren garrantzia barneratua daukagu. Ikastea bizitzan ekonomikoki eta sozialki aurrera egiteko tresna indartsu bat bezala ikusi ohi dugu. Belaunaldi zaharrenendako trebatzeko aukerak nahiko eskasak baziren ere, ondorengo belaunaldiei formazioaren garrantzia transmititzen eta ahalik eta trebatzeko aukera hoberenak eskaintzen saiatu dira gure nagusiak.

Ondorioz, estatistikek erakusten duten bezala, gaurko gazteak "historiako gazte trebatuenak" omen dira.

Hala ere, prestakuntza ez da nahikoa ongizatea bermatzeko. Izan ere, lan kultura egoki bat ere nahitaezkoa da. Euskaldunok beti izan dugu langile onen ospea: leialak, saiatuak, zintzoak... Azken hamarkadetan, ordea, gizartearen eboluzio azkar eta sakona pertsonengan eta hauen kulturarengan eragin nabarmena izaten ari da, eta bereziki gazteenengan. Gehiegizko babes eta gura diren ondasun material guztiak eskuragarri izateak, esfortzu eta lanaren baloreak sustatu ordez, erosotasunarenak sendotu ditu, gure gizartearekiko ekarpena ahulduz.

Gure Herriak pertsonak ez diren beste aberastasun iturririk ez duenez, pertsonen ekarpenaren gaia funtsezkoa da ongizate maila on bat izaten jarraitu nahi badugu. Horregatik, formazio teknikoaz gain, ondo egindako lanaren eta esfortzuaren kulturak berreskuratu beharra dauzkagu nahitaez. Eta hau guztion zeregina da: guraso, irakasle, agintari, etab.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak