Lehenengo honetan, nire burua aurkezteko ahalegina egingo dut, kortesia legeei jarraituz.
Aretxabaletarra naizen arren, espero dut Aramaion egindako 20 urteak nahikoa izatea Aramaioko orrietan azaltzeko. Dagoeneko erretiroa hartuta banago ere, lan ibilbidearen gehiena UPV/EHUn egin dut, bertan ikasitako fisikari eta astrofisikaren alorrean eginiko tesiari lotutako gaien inguruan. Gai horiek lanbide ez ezik zaletasun ere izan dira kosmologiarekin batera, unibertsoaren erraiak ezagutzeko egarriz edo. Inozoa! Mendizaletzat ere badut nire burua; agian, berau ezagutzeko ahaleginek tontorretara bultzatuta. Inozoa?
Ez dut gustuko politika, baina gogoz kontra onartu behar izan nuen aspaldi hil ala biziko kontua dela bi estatu inperialistaren mendean bizi den gure herriarentzat. Inozokeria gutxi kontu honekin; stablishment-ak desagerpenera garamatza.