"Atez atekoak jarri eta gero botoak ematen ditu!"

Erabiltzailearen aurpegia

Hauteskunde emaitzak direla eta, asko entzuten da Gipuzkoan atez atekoaren eragina.

Hernaniko lagun batek aipatu zidan antzeko prozesu bat bizi izan zutela. Atez atekoa jarri aurretik, PNV, PSOE, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa komunikabideek kristoren alarma soziala piztu zutela. 

Herritar asko maila ia irrazionalean ixten ziren atez atekoaren aldeko argudioen aurrean. Giroa asko nahastu zen Hernanin. Lagunak esan zidan ziur asko udal hauteskundeak atez atekoa jarri aurretik egin izan balira Bilduk alkatetza galduko zuela. Atez atekoak beldur ikaragarria pizten badu ere, behin jarrita beldurra desagertzen da. Sistema hain erraza eta sinplea izanik, gehiengo handi bat berehala egokitzen da. Aurka zeuden asko ohitura aldaketa txiki batekin askoz gehiago birziklatzen dutela konturatzen dira.

Atez atekoak praktikan arazorik ez dakarren adibide dira Hernani, Usurbil, Oiartzun, Antzuolaren emaitzak, oraingo emaitzekin udal hauteskundeen gehiengo absolutuak mantendu eta sendotu dira. Horregatik, atez atekoa jarri nahi dutenak bide horretatik urratsak egitera animatu nahi ditut. Herritarrengana hurbiltzen jarraitzea ezinbestekoa da, eta zalantzak eta beldurrak uxatu. Ahaleginak merezi du.

--------------------

Joxe Lazkanoiturburu

Oñati

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.