Jardun euskara elkarteak helduen antzerki eskolan izena emateko epea zabalik du!! Irakaslea Egoitz Aizpuru oñatiarra izango da eta Egoitzek antzerki inprobisatua ikasia du.
Eskolak asteazkenetan 19:00etatik aurrera izango dira Zabalotegi aretoan.
Hona hemen informazio gehiago:
HASTAPENEKO IKASTAROA
Ikastaro honetan inprobisatutako antzerkia egiteko beharrezkoak diren zutabe nagusiak deskubrituko ditugu, lehen urratsak eman ahal izateko.
Hastapeneko ikastaroko lana dinamika erraz eta dibertigarriekin egingo dugu antzerki inprobisatuan lehen pausuak eman ahal izateko. Helburu bezala izango ditugu kideei erne entzunez eta jarrera irekiarekin egoten ikastea, eta beraiekin elkarbanatzea.
Hastapeneko ikastaroan lehen inprobisazioak egin ahal izango dira pertsonaia eta egoera desberdinak esploratuz
Ikastaroaren helburua bi hitz edo kontzeptu sinple ikastea da: “Bai”, “eta gainera”. “Bai” kideak proposatu duena onartzeko, “eta gainera” norberak gehituko duena proposatzeko, beti kidearen proposamena errespetatuz. Beraz, taldelanerako eta onarpenerako teknika batzuek ikasiko ditugu.
METODOLOGIA:
Askatasunak eta dibertsioak lekua daukate Antzerki Inprobisatuaren eremu babestuan.
Gozamena eta dibertsioa bidelagun izanik, antzerki ariketak eta jolasak egiten ditugu, bapateko antzerkigintzako oinarriak zuenganatzeko helburuarekin.
Ikasle asko gerturatzen dira jendaurrean hitzegiteko gaitasunak hobetzera, sormena lantzera edo dibertsio hutsez ere bai.
EDUKIAK ETA HELBURUAK:
Hastapen ikastaro honetan oinarrizko kontzeptu hauetan jarriko dugu begirada:
-
- Entzutea eta kontzentrazioa (Norberekiko eta taldearekiko)
- Proposamenen onarpena. “Bai eta gainera…”
- Norberarekiko eta taldearekiko
- Bapateko sorkuntzarako sormena eta irudimena.
- Historioen egiturak.
- Pertsonaien sorkuntza.
- Lehen eszena inprobisatuak.
BEHARREZKO ESPERIENTZIA:
Ez da beharrezkoa inolako antzerki formakuntza edo esperientziarik. Disfrutatzeko, ikasteko eta jende berria ezagutzeko gogoak baizik.
Animatu eta eman izena!!