"Udalerriak sobran"

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Mikeo 2012ko api. 4a, 02:00

Zorioneko defizita dela eta, murrizketak egin nahian...

... kudeaketa ona eta arduratsua gauzatzeko bideak ezarri beharrean, gastua "ustez" sortzen duten erakundeak kentzeko proposamena ere egin da: udalerriak batu eta udaletxeak gutxitu.

Gu bezala, "udaletxe gabeko herrian" (baina bai udalerri baten) bizi garenok gertutik ezagutzen dugu zein zaila den hain gertuko erakunde batek uler eta kudea ditzan herritarren gogo eta ongizate nahiak.  

Zein da orduan proposatzen dena? Zein da udaletxe edo udalerriei buruz islatzen den irudia halako proposamenekin? Nire ustez, ez behintzat herritarren zerbitzurako edo herritarren partaidetza bultzatuko duen erakunde batena. Gehiago iruditzen zait enpresa baten irudia dagoela atzetik eta ez elkarbizitzarako sortutako erakunde politiko (bere zentzu originalean harturik) batena.

Udaletxeak, kontzejuak, gutxitu egin beharrean gehitu egin beharko genituzke, herritarrek euren iritzia emateko aukera gertu-gertuan izan dezaten, eta ez urrun. Zerbitzuak mankomuna daitezke eraginkorrak izateko, baina herrigintza non gauzatu behar da? Norberaren inguru hurbilean ala gero eta handiagoak diren eremuetan?, izaera eta nortasun txikienak desagerraraziz eta izena eta izana ere ukatuz ez dut uste herrigintzarik egingo denik.

Komunitate txikiek badute zer esana eta ekarpenak egiteko gogoa XXI. mende honetan. Ea asmatzen dugun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak