"Ikastolak euskaraz"

Erabiltzailearen aurpegia Jabier Altube 2011ko abe. 30a, 01:00

Beti pentsatu izan dut kooperatiben eta ikastolen sorrerak...

... XX. mendeko gertakari garrantzitsuenak izan direla, biak herriaren sustraietatik sortuak. Gaur egun ohikoa iruditzen zaigu neska-mutikoak euskaraz ikastea, baina ikastolak sortu zirenean 1960ko hamarkadan, ezin zen euskaraz ikasi, eta hizkuntza bera zigortuta eta hiztunak umiliatuak zeuden. Ikastolak izan dira euskarazko hezkuntzan lidergoa izan dutenak. Kalitatezko hezkuntza, baloreetan oinarrituta, oztopo guztiak gaindituz, ekimen hezitzaile-eraldatzaileekin. Beti, joera hobeak, bidezkoagoak eta berritzaileagoak sustatuz heziketaren praktikan. Bidea ez da erraza izan. Hasieran ia eskola materialik gabe eta esperientzia gutxiko irakasleekin, baina fede eta borondate ikaragarriarekin.  Bixente adiskideak dioen bezala, gure seme-alabak izan ziren froga guztien adierazle. Eta egia da. Horregatik zutabe honen bidez eskertu nahi ditut orduko gurasoak eta irakasleak, eta gaur egungo ikastolen egoera bikainera ailegatzeko esku bat bota zuten laguntzaile guztiak. 

Egia esan, lana handia izan da. Baina oraindik jarraitu beharrean gaude, epe luzerako egitasmoa delako. Aurtengo Durangoko Azokako atarian, Jon Irazabal hango zuzendariak esan duenez, "orain dela 30 urte gutxiago irakurtzen zen euskaraz; ikastolen lana emaitzak ematen ari da". Eta ziur ematen jarraituko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak