Eskola txikixe?

Daukien ikasle kopuru txikixatik, gela berien adin ezberdiñetako ikasliek eukitten dittuena ei da.

Neure lehenengo eskola urtiek holako baten emun nittuen, Koruetakuen.

Bertan edo haren bueltan, zerbait ikasi neuen. Maistriek esanda ez, baiñe hantxe jakin nauen, nik, umiek aman tripatik urteten dauiela. "Txahalak letxe?", neuk harrittute. "Bai, bai, moxalak eta txahalak letxe", ni baiño nausixaue zanak eta etxien behixek eta bihorrak eukezenak. 

Bizikletan be urrin barik ikasi nauen, ordurako bizikeletie euken baten eskutik. Ixiarrek be hola esaten dau: "Auzoko mutilek baranda peien bizikletie itxi eta Aranera baso erdi bat ardau edatera sartzen zienien, eurak errueda bikuoi hartu, kuadruen barrutik bestekaldeko pedalera hankie pasau eta Koruetatik, Etxaluzera eta handik buelta", ikasi euela bizikletan.

Beste behin, lagun bati aittejaune edo hil jakon, eta gu mutikuon jakin gurie, zelan izen ete zan hori: "Ez dakit, jaten eta emuten gutzen, baine hil egin da", izen zan etxeko neskatillien erantzune, irauteko, jatie, behintzet, biherrezkue dala jabetute.

Gaur, gure jakin gura danak Interneten aseten dittugun honetan. Utzi deixaun inguruei, dakixena erakusten, eta gu geu, aurrien pantalla barik guzti hori jasoteko gauza izen gaittezela, hau be, eskola txiki haundixe da eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak