... eta isildu ez dien gehixenak automatikoki joten daue.
Bixer Madalen bixer Madalen, esaten euen Maringo kanpaiek, Kaparras tengo tengo, Uxittekuek. Soraluzen, oreixe etorrenien, San Andres auzokuek din don non? din don non?, Artetako astronomue esateutzienak jota, dan don dan han! , dan don dan han! esanez jarraitzen ei euen parrokixakuek, eta atzetik teilatuan, teilatuan Santana komentuko bueltakuek.
Gaur, kanpajoliek ez die biherrezkuek, Edozein lanetan ebilela be, dana utzi eta eguerdixe zala edo norbait hil zala edo bixer jai dalako edo abixuren bat emutarren, kanpaietara faten zan haxe, desagertu egin da.
Gaur, ez daukou kanpaiek zer esaten dauen entzuteko astirik, eta entzunda be, zer esaten dauenik bez. Eguneroko barri ez daue kanpaiek emuten, egunaren martxie ez daue kanpaiek jarten.
Kontua da, asteburu honetan, Tolosako Leidor antzokixan DINDA DINDAI ezkilen arteko bidea aurkeztu dala. Aurelio Vicentek, dokumental etnografiko honetan, berak bi urte honeitten kanpaien mundue topau dauen letxe, jaso dau.
Bertan ikusi leikez Euskadiko orkestie, Gajanoko kanpaigiliek eta Arientzako kanpaijoliek be. Aukerie badaukotzue ikusi.