Pentsio baxuen arazoak berdin jarraitzen du. 247.000 pentsiodun dira hilean 700 eurotik behera jasotzen dutenak; hau da azpi-azpian dagoen benetako auzia.
Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izan dadila eskatzen jarraitzen dugu. 310.000tik gora pentsiodunek jasotzen dute 1.080tik behera, %56,6k.
Bere pentsioaren osagarria DBE (RGI) kobratzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko pentsiodun batentzat, PPk eta PNVk lortutako akordioak ez du eragin ekonomikorik.
Gehienez, DBEk bizikidetasun unitateko pertsona batentzat ematen duen 732,38 eurora hel daiteke.
PNVrekin paktatutako %1,6ko igoerak eta Ciudadanosekin paktatutako %2ko eta %3ko igoerak ez diete eragingo orain 639,30 euro dutenei –pentsioa gehi gutxiengo osagarria–, absorbiblea delako.
Eta ez die eragingo 639 euro baino gutxiago kobratzen duten alargunei; %40 Euskal Autonomia Erkidegoan eta %54 Nafarroan.
Pentsio altuenak kobratzen dituztenek bai –hilean 2.580 euro–, horiek izango dute igoera ederra, 40 euro baino gehiago hilean.
Iraunkortasun faktorea, oraingoz, 2023ra arte atzeratzea proposatzen da, baina ez da baliogabetzen. PSOEk, 2011ko erreforman, iraunkortasun faktorea 2027rako ezartzea eskatzen zuen.
Harrotuta dabiltza PNVtarrak, egin duten akordiori esker pentsiodunen arazoak amaitu balira bezala, baina lehen bezala gaude. Espainiako aurrekontua ez da onartu, eta, onartzen badute ere, ez da ezer konponduko. Arazoa atzeratu besterik ez dute egin. Gaurko ogia, biharko gosea.
Bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan, hor daude 247.000 pentsiodun, bizirik irauteko kalamidade ugari pasatzen ari direnak –emakume alargunak, batez ere; beste guztiak ahaztu gabe–.
Mobilizatzen jarraitu beharra dago, egiteko asko geratzen delako: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta hemengo bertako sistema publikoa lortzea.
----------
Jose Antonio Amundarain, Alberto Etxeberria, Xabier Oregi, Javier Kortabarria, Josemari Iciar eta Miguel Martin
Duintasuna taldea
Oñati