Animo nekatuak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola

Duela gutxi konturatu naiz. Edozeinekin hizketan nagoela ere, "animo" esanez bukatzen dut elkarrizketa.

"Banoa lagunekin garagardo batzuk hartzera"; "ze ondo, animo!". Zer gertatzen zait? Miserikordiaz begiratzen al diot pertsona orori?

"Animo" horren atzean ezkutatzen den esanahia arakatu dut, baina Byung-Chul Han-ek hobeto azaltzen du Nekearen gizartea liburuan. Prometeoren garaikideak omen gara gizarte neoliberaleko errendimendu-subjektuak, nekatuta eta kateatuta gaude, nahiz eta hainbeste errenditzean aske sentitu. Eguneko momentu oro optimizatzeko derrigortasuna agertzen du sistemak, osasuntsu egoteko eta gure bertsio onena izateko premisapean. Aste bukaeran sofan botata bazaude, kontzientziak ez al dizu "mimimi, aprobetxatu eta egin zerbait" murmurikatzen?

Optimizazio konstante horrek gure bateriaren galera dakar, nahitaez. Eta, bai, batzuetan guri ere gustatuko litzaiguke duela bi aste gure herriak itzali –edo itzalarazi?– ziren gisan gu geu ere denbora tarte baterako off-ean jartzea. Agian, tetriko geratzen ari zait hau guztia. Bitartean, zuei denoi animoak ematea besterik ez zait okurritzen...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak