Idazle operazioa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2024ko ots. 25a, 00:00

Operación triunfo-k sekulako arrakasta eta zenbakiak lortu ditu azken edizioan.

Talent-show horretan musikarekin lotutako hainbat alor jorratzen dituzte asteroko galan emanaldi dotorea egiteko: ahots-teknika, kantu korala, fitness-a, interpretazioa…

Reality-ak baditu plataforma, dirua eta azpiegitura ospea lortzeko. Horretaz gain, musikak ikuslea harrapatzen duela ere agerikoa da. Baina eman diezaiogun buelta honi: ikusiko al zenuke idazleen talent-show-rik?

Dagoeneko imajina ditzaket 16 sasi-idazle akademia barruan. Ahots-teknika beharrean, idazketa-teknika landuko lukete; kantu koralaren ordez, idazketa kolektiboa, kaligrafia eta sormena; fitness-a, batez ere, hatzen entrenamenduan zentratuko litzateke, eta idazteko postura egokienen inguruan hitz egingo litzaieke.

Asteroko galarako, berriz, idazle bakoitzari erronka bat jarriko litzaioke: hileta baterako gutuna, pazientearen txostena, lehendakariaren mitina, argiaren faktura edo eleberri hasiera bat E hizkia erabili gabe. Euskal kulturako hiru kidek osatuko lukete epaimahaia, eta astero idazle gonbidatu bat etorriko litzateke. Irabazlearen saria? Durangoko Azokaz libratzeko aukera.

Nik, behintzat, ikusiko nuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak