Behera behera

Erabiltzailearen aurpegia Izar Odriozola 2023ko eka. 25a, 00:00

Etxetik irtetean zapaltzen dugun zorua ez da neutrala, eta horrela azaltzen du Itziar Gonzalez Viros urbanistak:

Kalea ez da espazio publikoa, administratiboa baizik, eta murrizketa urbanistiko, estatal eta polizialek arautzen dute.

Arau horietako bat, zalantzarik gabe, herriak ikur eta eskultura kolonizatzailez betetzea da. Horrela, eskultura horiek narratiba kultural dominantea eraikitzen dute, eta herria goitik behera bustitzen du kolonoaren kontakizun ustez epikoak. Diskurtso horrekin blaituta, eskulturak estetizatu eta naturalizatzen ditugu, askok Bergarako frontoia monolito gabe imajinatu ezin duten gisan. Naturalizazio horrekin, harrizko eta metalezko forma horiek dakarten biolentzia kognitiboa antzemateari uzten diogu.

Guztiz busti gaitu zapaltzailearen narratibak edo garaiz gabiltza aterki dekoloniala irekitzeko? Noiz arte itxaron behar dugu eskultura kolonial guztiak eraitsi eta debaldeko min hau proiektatzeari uzteko? Hori konpondu bitartean, norbaitekin zita monolitoan lotu eta pote bat hartzera Domingo Irala konkistatzailearen kalera joaten den gizarte konplizea izango gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak