Kontuz jarri telebista

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Urizar 2013ko abe. 13a, 08:00

Behin baino gehiagotan sentitu dut beldurra nire barrenean...

... telebista ipini eta krisiak zenbat iraungo duen konturatzen naizenean, Europatik datozen diru laguntzak ezerezean gelditzen dira bankuetan dauden zuloak tapatzen erabiltzen dituztelako, politikariek lapurtu eta lapurtu diraute ukiezinak izango balira bezala, behin baino gehiagotan pasa zait burutik, Barcenas-ek lapurtu  ote du azkenengoz Europak erreskate bezala emandako dirua? Kristoren dirutza lapurtzen dute eta telebistan kartzelan dauden planoak erakutsi eta listo, preso daudela sinetsi dugula pentsatzen dute agian, lotsagarria. 

Erregeak telebistan legea denontzat berdina dela esan zuen aspaldi Urtezahar egunean, umore eta algara ataleko beste kapitulu bat dirudi horrek orain, bankuan entretenitzearren lan egiten zuen bere alaba formalena Europan lehenengo infanta inputatua izateko arriskuan egon dela ikusita, baina dena argitu da, kasu hau zeraman epaileak helbideak nahastu zituen, lotsagarria.

Baina telebista oso gogorra izan daiteke, euskaratzen asko kostatzen zaigun gure ETBko bigarren katean  Perdiendo El Norte saioa jarri, eta Espainia aldean pertsona bat berak Franco berriro berpiztuko lukeela esaten ikusten duzunean, Hitler-en parera iritsi nahian El Balle de Los Caidos eraikitzeko agindua eman zuen hura, nazkagarria.

Prestige-k, petrolioz beteta noraezean ibili eta itsaso guztia kakaztu zuen itsasontziak, itxura denez zerbait potoloa zekarren nonbait gordeta, gobernuari asko gustatzen zaion zerbait, hondoratu eta gero ere hormigoiz estali nahian zebiltzan itsasontzia, gidariak eta gobernua lagunak direla ematen du, baina hauek Barcenas–ek baino zorte onagoa eduki dute, ez dituzte kartzelaratze planoak ere filmatuko, perrexila ere badaukat hozkailuan eta ez da irlakoa, lotsagarria.

Asko arduratzen nauena independentzia prozesua da, politikari hauei bost axola zaie dena edo euskaldunok ez daukagu gure buruaren askatasunaren negoziaketak nola doazen jakiteko eskubiderik? Gezurra dirudi orain dela denbora bat Donostian Nazioarteko Bake Konferentzia egin zela, Aieten; denbora badoa eta deus ez dakigu gure burujabetza noiz lortuko dugun, garbi dagoena da ahaztuta gelditzeko arrisku handiagoa dagoela berorrek aurrera egiteko baino, askoz ere mediatikoagoa izango zen esperantza neukan eta Euskal Herriko bizilagunak hobeto jakinean jarrita ibiliko ginela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak