Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-banaketa berezia da, Lurralde Historikoen Legea dela eta. Ondorioz, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean islatzen da Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek kirola sustatzeko egin behar dituzten ahaleginak zein eremutan oinarritu behar diren.
Kirola gizarte-fenomeno konplexua da, kirol-jarduera guztiei, arlo guztiei, aplikatu dakiekeen erantzuna planteatzerainoko adina konplexua; besteak beste: parte hartzeari, eskola-kirolari, errendimendu handikoari, profesionalari, emakumeenari... eragiten die. Horietan, gainera, egoerak oso bestelakoak dira: beraz, horietako bakoitzari administrazio-publikoetatik emandako tratamenduak desberdina izan behar du.
Ia inork ez du zalantzan jartzen kirola pertsonei zein gizarteari onura ugari ekar diezazkiokeen jarduera dela.
2018an, herri-administrazioek kirolean egindako gastu likidatua eta haien aurrekontuetan duten pisu erlatiboa hau da: likidatutako gastu osoa 280.985.328 euro. Izan ere, EAEn, udalak eta toki-erakundeak dira herri-administrazioek kirolean egiten duten gastu gehiena jasaten dutenak: Jaurlaritzak, 2018an, aurrekontuaren %0,1 bideratu zuen kirolera; aldundiek, 2018an, %0,2 eskaini zioten kirolari; udalek, batez beste, aurrekontuaren %4,6 bideratzen dute kirolera; 2018an, EAEko herri-administrazioek, biztanleko eta urteko, 173 euroko ekarpena egin zioten kirolari; 2019an, Espainiako herri-administrazioek, biztanleko eta urteko, 107,6 euro bideratu zuten kirolera.
Dena den, udalei eta toki-erakundeei esker, EAEn kirolari egiten zaion diru-ekarpena Europarena edota estatuarena baino handiagoa bada ere, Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek kirolari eskaintzen dioten aurrekontu portzentajea oso txikia da. Hala, gizarte osasuntsu eta zoriontsu baten alde jarduteko, kirolaren aldeko apustu garbia egiteko proposamena egiten diegu Eusko Jaurlaritzari eta aldundiei. Denok eskertuko dugu.