"Eta jaikitzen bagara?"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ugarteburu 2013ko api. 26a, 02:00

Betidanik izan naiz Coca-Cola zalea, nahiz eta askorik ez edan.

Badakizue "zaindu beharra dagoela". Badakit multinazional handia dela, eta bere helburuak lortzeko... Baina, oraingoan, poz handia eman dit telebistarako egin duten iragarkia ikusteak. "Eta jaikitzen bagara?", sedentarismoaren aurkako lau konpromiso hartuz: kontzientziatu, sustatu, gardentasunez komunikatu eta kaloriarik gabeko produktuak eskaini.

Aspalditik arduratuta nago gizartean hartzen ari garen ohitura batzuekin, eta oso garbi dut norabidea aldatu beharra dagoela. Gizakion gorputza sistema konplexu, eraginkorra eta sentikorra da, eta aukera ematen digu milioika gauza egiteko, sentitzeko, dastatzeko… baina bere mantenua behar du. Gure gorputzaren egoeraren eragile asko daude: genetika, elikadura, bizi ohiturak, ingurumena, lana eta jarduera fisikoa, besteak beste. Genetika kenduta, ia beste guztietan eragiteko aukera zuzena dugu (batzuetan beste batzuetan baino gehiago, noski).

Hemendik aurrera, zer? Estatistiken arabera, gero eta okerrago goaz; EAEn, 1997tik 2007ra, 16 urtetik gorako obesitatea pairatzen duten herritarren portzentajea %25 igo zen, eta helburua %20 murriztea zen. 16 urtetik beherakoetan ere datuak oso kezkagarriak dira: egun, %16k obesitatea dute eta %13k, gehiegizko pisua.

Kanadan 25 urtetik gora daramate bizitza osasungarriaren aldeko kanpaina koordinatuak burutzen, eta duela urte batzuk lortu zuten joera aldatzea eta estatistiken datu okertzea gelditzea. Gu, beste behin ere, berandu gabiltza. 

Zerbait aldatu nahi badugu, denon ahalegina, elkarlana eta koordinazioa behar-beharrezkoak dira; prentsa, enpresa, hirigintza, hezkuntza, kontsumoa, osasuna, kirola… guztion lana da, bestela… Hori dela eta, asko poztu nau Coca-Colaren iragarkia ikusteak, nik nire bizitza osoan idatz nitzakeen artikulu guztiek baino milioi bat aldiz eragingarriagoa izango delako.

Jar gaitezen martxan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak