"Hanka sartze galanta!"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ugarteburu 2012ko abe. 5a, 13:00

Uztailean, Estatuko buletinean, argitara eman zuten irailetik aurrera...

... indarrean sartuko zela 37/1992ko BEZaren gaineko legearen aldaketa. 1992ko legean, heziketa fisikoarekin eta kirolarekin lotutako zerbitzuei BEZ murriztua aplikatzen zitzaien: %8. Uztailaren 14an argitaratutakoan, ez dago heziketa fisikoarekin eta kirolarekin lotutako zerbitzuei BEZ murriztua aplikatzerik. Orain arte %8 aplikatzen zitzaien zerbitzuei, irailetik aurrera %21 aplikatu behar zaiela. Honek esan nahi du, kiroldegietan, enpresen bidez, lan egiten duten monitore eta sorosleen kostua %13 igo dela; eskola kirolean edota heziketa fisikoan, enpresen bidez aritzen diren monitoreen kostua %13 igo dela; gimnasioetan ematen diren zerbitzuak %13 igo direla... Kostuen igoerak, lehenago edo geroago, eragina du prezio publikoetan, eta hau oztopo bat izango da, batzuentzako gaindiezina. Ondorioz, kirola praktikatzen dutenen kopurua jaitsi egingo da, Portugalen duela urte gutxi gertatu zen bezala.

Munduko osasun erakundeak estatuei gomendatzen die jarduera fisikoa sustatzeko, eta Espainiako Gobernuak BEZa igo du…

Sedentarismoa da munduan hilkortasuna gehien eragiten duten arazoetan 4.a. Loditasun arazoak dituztenek beste hainbat gaixotasun izateko aukera gehiago dituzte: diabetesa, bihotz sisteman arazoak, artikulazio arazoak. Ahaztu gabe loditasuna pairatzen dutenek kostu handia dakartela familientzako, osasun sistemarako, eta lan sistemarako. Kontuan hartzen badugu loditasuna eta sedentarismoa XXI. mendeko izurriteak direla, Estatuko loditasun tasa munduko altuenetakoa dela (ikerketa batzuek diotenez AEBetakoa baino altuagoa), bidea ez dut uste aproposena denik. Euskadin, datuak zertxobait hobeak dira, baina hemen ere kezkagarriak. Hau guztia ikusita, nire ustez, Gobernuaren erabakia hanka sartze galanta izan da. Ondorioak oso negatiboak izango dira bai gure poltsikoetan, gure ongizatean, osasun sistemaren gastuetan, eta baita lan merkatuan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak