Feminismoaz

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Alonso Agirre 2023ko mar. 12a, 00:00

Mundu zabalean, feminismoaz hitz egitean, ezagunak dira Olympe de Gouges –1789an Emakume eta Herritarren Eskubideen Adierazpena idatzi zuena– New Yorkeko Seneca Fallseko Konbentzioa edota XX. mendeko sufragistak, emakumeen boto eskubidea aldarrikatu eta lortu zutenak. 

Baina gurean ere baditugu ezezagunak bezain garrantzitsuak diren feminista eredugarriak. Maria de Maeztu, Julene Urzelai, Elbira Zipitria eta Maria de Cortazar oñatiarra, besteak beste.

Feminismoa deserosoa da, batez ere, dagoen ordena aldatzera datorrelako. Ezarritako egitura ondo dago jarri zutenentzat; hau da, hortik onurak dituztenentzat. Feminismoa ez da bestelako teoria bat, baizik eta emakumeen eta gizonen arteko harremanak eraldatzen dituen motorra.

Euskal kanta ezagun bat oinarri hartuta, ama-alabak jokotik irten eta aita- semeekin batera tabernan, espazioa konpartitzeko unea da. Emakumeek eremu publikoan lidergoa hartzeko garaia da, betiere, emakumeen arteko elkartasuna eta politika publikoak lagun izanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak