... eta Euskadin aukeraketarekin hasi direla zabaldu dute hedabideek; hautatuek bete behar duten baldintza suomi edo fines hizkuntza ikastea omen da.
Baita ere albiste izan da Pete Cenarrusa, AEBko Idaho estatuan 1917an jaioa eta XX.mende hasieran atzerriratutako euskaldunen semea.
2003an sortu zuen“Cenarrusa Foundation for Basque Culture”eta honen eskutik aurkeztu zuen aurtengo martxoan euskal gatazkaren konponbide demokratikoaren alde Idahoko Ordezkarien Ganberak eta Senatuak onartu duten adierazpena.
Bi albisteek, iraganeko eta egungo euskal migrazioak erakusten dizkigute, bietan ere krisi egoera larriak bultzatutako gertakizunak direla eta.
Irudia osatzeko, kontuan izan behar dugu XIX.mende amaieran, XX.mendeko 50-70. hamarkadetan, eta azken urteotan ere Euskal Herrira etorritako migrazioa, Espainiatik, Hego Ameriketatik, Afrikatik....
Migrazioa bi norabideko prozesu bezala ulertu eta onartu behar dugu, jaso nahi genukeen errespetu, jasankortasun eta elkartasuna datozenei eskainiz.
Ni ere, Idahora migratutako euskaldun horietako baten semea naiz.