Izan ere, uztailean argitaratuko datu soziolinguistikoek eta ni neuk lan egiten dudan fakultatean nahiz bizi naizen herrian jasotako esperientziek ez dute besterik adierazten, eta, etsipenaz jota-edo, itxaropen-galera edo krisi batera naramate euskaltzale bezala, naramana galdetzera zein den gure identitatean hizkuntzari ematen diogun garrantzia.
Katalunia dugu une honetan estatu-nazio bat osatzeko nahi baten erreferentea. Esan beharrik ez dago zer jarri duten egitura politiko juridiko berri horren ardatz: katalana. Guk, berriz, kontzientzia nazionalik balego, eta berdin zait ze kolore politikoa den, non kokatuko genuke euskara? Gaur, euskaldun zaharrengan ere euskara erabiltzeko orduan gero eta larriagoak diren pitzadurak antzemanda, nork daki.
Esaera zaharrak diosku: euskara ez da dena Euskal Herrian, baina euskararik gabe ez dago Euskal Herririk. Ala bai?