Betidanik entzun izan dugu etorkizun on bat ziurtatzeko asko ikasi behar dela, eta zenbat eta titulu eta hizkuntza izan, orduan eta aukera gehiago dutela produkzio sarean sartzeko. Hala ere, denbora larregi pasatu ondoren konturatu gara produkzio sareak eskatzen duena eta kaleratu diren profesionalak ez datozela bat.
Ondorioa zein den? Bada, hainbeste izerdi prestatzea kostatu zaigun seme-alabendako ez dugula produkzio sarerik sortu. Non islatzen den hori guztia? Bada, dagoeneko errealitate batean. Izan ere, poliki-poliki produkzioa gehitzen baldin badoa ere, hori ez da lanpostu berrietan gauzatzen. Are gehiago, produkzioa gehitzen doa, baina lanpostuak, ostera, galduz doaz. Non dago akatsa? Administrazio, produkzio- eta heziketa-eragileen arteko komunikaziorik ezan. Berandu da jada, kalean dugulako belaunaldi prestatuena.
Konpondu dezagun euren etorkizuna. Baina berriro hanka sartze hau egin ez dezagun hobe genuke aipatutako eragileok harremanetan jarri eta ondorengo belaunaldiarekin sare produktiboan ondo egokitzen den profesionala prestatzen hasi. Guk, aukeran, Euskal Herrian nahi dugu gure seme-alaben prestakuntza amortizatu.