"Identitatea eta hezkuntza"

Fenomeno pertsonala eta soziala izanda, beti erakutsi izan du hezkuntzak...

... sentiberatasuna aldaketa eta garapen prozesuaren aurrean; izan ere, Basurcok (2007) dioskun bezala, hauek definitzen dituzte gizakiaren erronka ebolutiboak nahiz sozialak, politikoak eta ekonomikoak. 

Baina, gaurko noraezean, denok aho batez darabilgun ideia eta iritzia da gizartea aldatzen ari dela, eta honekin batera desafio berriak sortu zaizkigula, eta berorri aurre egiteko beharrezkoak direla estrategia berriak diseinatzea. Eta gaur, globalizazioak eta deslokalizazioak gure bizitza pertsonalean eta sozialean eragina dauka, eta honexek sortu du herrialde askotan, gurean ere, identitatearen inguruko kezka; alegia, identitateak nola sortzen diren eta nola irauten duen inguruko kezka dago gure artean. Interes hau hezkuntza sistemara ere pasatu da, eta gaur da eguna esateko "estatu-gai" ere bihurtu dela. Globalizazioaren fenomeno planetarioak kolektibitate askoren galera ekarri du eta ezagutzen ez ditugun kulturekin bizitzera ere behartu gaitu, eta gure gizartea kultura askoren mikro-espazioak bihurtu ditu. Honek kultura hegemonikoen eta kultura gutxituen arteko oreka ahulagoa izatea ekarri du, elkarbizitzarekin loturiko arazoa gehituz eta identitatearen kontzientzia-sorrera oztopatuz. 

Identitatearen kontzeptua nahiko malgua eta aldi berean labainkorra ere izan daiteke; izan ere, ez dago irizpide objektiborik adierazten duenik non dagoen kolektibo batetik bestera adieraziko lukeen barneko bereizketarik, desberdintasunik. Hezkuntzari begira, berriz, Bernsteinek (1998) asmatutako identitate pedagogikoa delakoa erabiltzen du. Eskolan eraikitzen diren identitate pedagogikoek, oinarrian, estatuak eraikitako ezagutza ofiziala dute, eta ezagutza ofizialaren hautaketa indar hegemonikoen botere-ahalmenari esker egiten da. Estatuak eraikitzen eta hautatzen eta hezkuntza-sistemaren bidez banatzen duen ezagutza akademikoa da. Eta horren bitartekari aparta curriculuma da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak