Haurrak, azken putz!

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mujika 2021ko urr. 13a, 15:49

Ikastetxez ikastetxe, eskuz esku, Bizitza Plataformak osaturiko txostena banatu berri dugu, 2021-2022 ikasturtea desberdina izan behar duela eta nolabaiteko normaltasunera itzuli behar dugula eskatuz. Hezkuntza sail eta ordezkaritzetatik inposatutako protokolo bortitz hauek pixkanaka lasaitu eta desagertzeko neurri zehatzak proposatu ditugu: tartean, maskararen erabilera boluntarioa izatea eta distantzia sozialik ez eragitea, adibidez.

Maskararen erabilerak geroz eta kezka handiagoa sortzen duela nabarmena da azken asteetan, eta ez da harritzekoa, haurrek helduek baino hiru aldiz oxigeno gehiago kontsumitzen baitute. Oxigeno faltak, garunaren garapena eragozteaz gain, kalte itzulezinak eragiten ditu, eta hortik dator galdera: zer ondorio izango ote ditu, epe luzera, gure haurrei egunero arnasa kentzeak? Eta nor izango da kalte horren erantzule?

Ikasturte berri honetan gure agintariek ausardiaz jokatu eta beste herrialde batzuetan gertatzen ari denari erreparatzen badiote, ohartuko dira Ipar Euskal Herrian urriaren 4tik aurrera Lehen Hezkuntzako haurrek ez dutela maskararik erabiltzen. Danimarkan, Estonian, Finlandian, Erresuma Batuan –Eskozian izan ezik–, Hungarian, Norvegian, Belgikan, Herbehereetan, Luxenburgon eta Suedian ere ez da beharrezkoa maskara eskoletan. Alemanian, 12 urtetik aurrera agintzen dute.

Dagoeneko 3.200 sinadura batu ditugu; horregatik, dei egin nahi dugu azken txanpa honetan Bizitza.eus webgunean sinatu eta urriaren 22an Hezkuntza sail eta ordezkaritzetara egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian, eskoletan arnastu nahi dugula ozen esateko!

----------

Irati Mujika

Bizitza Plataformaren izenean

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak