A8M

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoako Mendi Federazioak 2016an Gipuzkoan zehar egin diren 55 mendi lasterketak ingurugiroarengan duten eragina aztertu ondoren, hiru bat ondorio atera ditu bertatik.

Lehenak diosku euretako erdia baino gehiagok babestutako inguruetatik pasatzen direla. 

Bigarrenak, berriz, kalte ondorio handirik ez dutela egiten bertan. Eta hirugarrenak, prebentzio neurriak hartu behar direla lasterketak jasangarriagoak izan daitezen.

Txalotzekoa da, dudarik gabe, Federazioak egindako azterketa, sentsibilitatea adierazten duelako. 

Antzuolako zortzi milak (A8M) ere ez dauka inpaktu handirik, lasterketa oso gizatiarra den inguruetatik pasatzen delako, baina badu beste inpaktu bat galdu beharko ez lukeena, eta da Antzuola urtero Euskal Herriko mapan jartzen gaituen lasterketa dela. 

Pena bat izango litzateke herrirako berau galtzea, eta ziur nago konponbide bat egongo dela hori ez gertatzeko, eta 2018koa seigarren A8M izateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.