Iruditzen zait, baina, gero eta urrutiago dagoela bai erakundea eta baita bertan parte hartzen duten alkate eta zinegotziak ere.
Herrian galdetuz gero zeintzuk dauden udaletxean herria ordezkatzen, gutxi batzuk dira gai ordezkari guztien izenak emateko. Ez dirudi, bada, interes handirik dagoenik herritarren partetik herriko udalak egiten duenarekin.
Baina badirudi oker nabilela; izan ere, herriko alkateak zera dio: "Kuriosoa da herri batek zalantzan jartzea armarria eta sinboloak".
Baieztapen borobil, kategoriko hauek kaleratzea ez zait pedagogikoa iruditzen, errealitatetik kanpo daudelako. Herritarrei benetan galdetuz gero zeintzuk diren euren kezkak, armarriarena ez dela horretan sartuko susmoa dut.
Beraz, interes orokorra baino interes partikularra asetzeko (ad hoc) gehiago erabili dela Kudeatuz programa iruditzen zait, benetako herritarren kezkak alboan lagaz.
Honekin ez dut herriko armarriaren azterketa anakronikoa baztertu edo ezkutatu nahi, baizik eta zalantzan jarri ea benetan herritarren kezka den.
Kudeatuz programa hau, baina, badirudi ibilbide motzekoa dela, atez ateko zabor bilketarako ez duelako balio; izan ere, "gauzak ondo egitera goaz eta ez dugu zertan ibili gaia eztabaidatzen", dio alkateak. Harrigarria, benetan.