Notak hartzen

Erabiltzailearen aurpegia Iban Perez Hernandez 2022ko aza. 6a, 00:00

Berriro erredakziotik mezu bat irakurlearengana hurbiltzeko.

Denbora pixka bat pasa da azken alditik, eta, originaltasun puntua ez galtzeko, nire notak errepasatzen ibili naiz, aurreko gairen bat ez errepikatzeko asmoz.

Notak gabiltza hartzen une oro: burukoak edo fisikoak –paper batean idatziak–.

Denborarekin ikasi dut pentsatzen dugun gauza gutxi gelditzen dela buruan, ez badugu toki fisiko batean uzten.

Nota horiek uzteko tokiak ere askotarikoak izan daitezke: era tradizionalekoak baldin bagara, paper batean utzi nahiko ditugu, koaderno batean edo post-it-etan; pixka bat modernoagoak bagara, gure poltsikoan ohiko bilakatu diren azken teknologiako eskuko telefonoetan utziko ditugu. Klabea nonbaiten idatzita uzten dugu; aipatu dudan bezala, bururatu zaizkigunak inoiz ez ahazteko.

Daniel Fez-ek erakutsi digu notak hartzea ez dela txarra; horrela, sistemak ezartzen dizkigun ezinezko eztabaidak dudan jar ditzakegu. Nik neuk notak hartzen jarraituko dut –bide batez, ondo pasatu nahi baduzue tarte batez, begiratu Daniel Fez-en bideoak–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak