Emakumeak eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Peñakoba Etxebarria

Euskararen Adierazle Sistemak (EAS) argitaratu berri duen 2023ko urtekaria kuxkuxeatzen, atentzioa eman didate hainbat datuk.

Jakin badakigu, estatistikek hala erakutsita, emakumeok gizonek baino bizi-iraupen luzeagoa dugula. 2020ko Eustat-en datuei erreparatuz, jaiotzen %49 neskak izan ziren, eta nahiz eta 70-74 urte bitarte arte bi generoen parekotasuna mantendu, 85 urtetik gorakoen artean %67 emakumeak ziren. Alegia, portzentaje orekatuekin hasi arren, adinak gora egin ahala emakumea gailentzen da gure biztanlerian.

Baina zein da euskararen erabileraren bilakaera adinaren eta generoaren arabera? Guztiz kontrakoa: datu desorekatuetatik abiatuta, pareko emaitzak lortzeraino, zoritxarrez. 2019ko estatistiken arabera, LH-4n dena edo gehiena euskaraz egiten zuten neskak %35,6 ziren; mutilak, ordea, %29,5. Adin-piramidean aurrera egin ahala, aldiz, nesken euskara-erabilera horrek nabarmen egiten du behera. Horrela, DBH-2ko datuei erreparatuta, nesken %16,5ek eta mutilen %15,5ek erabiltzen dute gehienbat euskara. Zergatik ote?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak