Horietako bati helduko diot gaur, ospatu berri den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira. Kutsatu, txerto eta gaixo kopuruen estatistikak alde batera utzita, beste batzuk nabarmenduko ditut oraingoan: 20.000 zientzialari Euskadin, 7.000 inguru emakumeak (%35); 8 miloi mundu mailan, 2,5 emakumeak (%31); baina Nobel saridun 616 zientzialarietatik, 17 soilik emakumeak (%2,7).
Kristalezko sabaiak genero arrakalaren ebidentzia argia izaten jarraitzen du. Ikerketa ibilbidearen hasierako urratsetan egoera parekatua den arren –doktoregoa egiten dutenen %55 emakumeak dira Euskadin–, goi mailan %25era jaisten da.
Halere, azken egunotan ikusitakoak baikortasunerako parada eman dit. Gero eta gehiago dira emakume zientzialarien presentzia areagotu eta bistaratzeko ekimenak, besteak beste, haurren irakaskuntza etapetatik hasita, eta, ziurrenik, laster baten, goiburuko galdera egiteko orduan, bai borobila jasotzeko gai izango gara. Hala bedi!