Noizko genero indarkeriaren amaiera?

Erabiltzailearen aurpegia Igor Oiarbide 2016ko ots. 7a, 00:00

Joan den asteko Gasteizko 17 hilabeteko haurtxoaren heriotza bortitzak hunkitu egin nau eta gaiaren inguruan pentsarazi dit.

Nahiz eta azken urteetan aurrerapenak egon, hartu diren neurriek ez dute ezabatu oraindik gure gizartean txertatuta dagoen arazoa. Oraindik falta da: baliabide gutxiago dituzten pertsonek zailtasunak dituzte justizia duin bat izateko; aurrekontua falta da; kontzientzia aldaraziko duten kanpainak ere bai; eta gizartearen arlo guztietan gai honi buruzko kulturan sakondu beharra dago.

Ondorioek adar anitz dituzte, eta biktimaren inguru osora zabaltzen dira. Genero indarkeriaz kutsatutako ingurune batean hazten diren haurren kasuan, portaera eta emozio nahasteak oso sarri izaten dira, heldutasun arora ere luzatuz.

Horregatik da hain beharrezkoa erakunde eskudunek areagotu ditzaten genero diskriminazioa borrokatuko duten eta hura jasaten dutenak babesteko programak, berdintasuna sustatuz eta arau kultural adeitsu eta bakezaleen moldaketa aldarrikatuz. Behar-beharrezkoa da gai honen inguruan heziketa goiztiar bat, eta behar bezalako garrantzia ematea, aldaketa kulturala eta arazo hau erauztea ahalbidetzeko.

Airean dagoen galdera da: zenbat urte falta dira, XXI. mende bete-betean, gaitz hau errotik kentzeko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak