Testuinguru honetan eta, gero eta gehiago hazten zen biztanleria batekin, lur emankorrarekiko borrokak bi etniak –tutsiak eta hutuak– aurka jarri zituen. Guzti honek, gehi presidentearen hegazkina, jatorri hutukoa, suntsitua izanak, gobernuko kideek tutsien sarraski sistemikoa antolatzea eragin zuen.
Badago ahots bat baino gehiago interes ekonomikoak ikusten dituena herrialde garatu batzuen aldetik NBEen gelditasun eta boikot jarraituaren ondorioz, honek eragotzi baitzuen sarraskia gutxituko zuen nazioartearen parte-hartzea.
Gaur egun oraindik epaiketak ospatzen ari dira eta genozidio hartan ardura izan zuten pertsonak kondenatzen ari dira, nahiz eta zaila izango den ardura guztiak egoztea eta ezerk ez duen justifikatzen gizateriaren aurka, herrialde erruandarrak eta, batez ere, etnia tutsiak, jasandako basakeria.
Ruandan gertatutakoaren oroimenak bizirik iraun behar du, are gehiago orain 1994 urteko genozidioaren 20. urteurrena ospatzen denean. Iraganera begirada kritiko bat emanez, arrazoiak ulertu beharko genituzke eta mekanismoak ezarri errepika ez dadin, agian, II. Mundu Gerraren ondoren izan den sarraskirik handiena.