'Anormaltasun' berriarentzat ideiak

Anormaltasun berriarentzat bi kontzeptu erabiltzera bultzatzera noa: bat, sentimendu laikoen aurkako erasoa; eta bestea, terrorismo kapitalista. Hitzak ere baliotsuak dira jendartea eraldatzeko, eta, horretarako, gure esaera zahar bati jarraituz, izena duenak izana du, izenaren zergatiak azaltzea beharrezkoa da. Askotan entzun dugu sentimendu erlijiosoen aurkako atentatua dela Jaungoikoari, Ama Birjinari edo Alari buruz mesprezuz hitz egitea. Benetan barneratuta daukagula sentsibilitate fina bataiatuak izan garenok. Aldiz, nik defendatzen dut beste mota bateko sentsibilitatea, hau da: nire sentsibilitate ateoa, nire koinatuaren sentsibilitate laikoa eta nire lagun Iratxek daukan sentsibilitate agnostikoa.

Esan dezakegu batzuen azala, Elizaren hierarkiarena, paper abadie modukoa dela, lehen zigarroak egiteko erabiltzen zena; hori bai, larru sendoa daukate ahotik botatzeko botatzen dituztenak. Gure azala, laikoena, gurea ere, paper abadie modukoa da; beraz, hasi gaitezen gure sentimenduen aurkako erasoak agerian jartzen. Ez dut iraganera joko, non inkisizioak erre eta torturatu egin zituen milaka emakume; ezta doktrinako terrorismo zen seigarren mandamentura, sexuaren zen naturalaren aurkakoa; gutxiago, zelibatuaren eta pederastiaren loturan sartzeko. Laiko sentimenduen aurkako erasoa azaltzeko erabiliko ditut Elizako popeen adierazpen batzuk eta elizako ekintza batzuk, gaur egungoak.

Hona hemen Jaengo parroko batek esandakoa: "Lehen, gizona mozkortu egiten zen eta jipoitu egiten zuen emaztea, baina ez zuen erailtzen, bosgarren mandamentuari esker"; Tenerifeko abade histrionikoak esan zuen aita batek bi alaba hil zituela amaren fideltasunaren ezagatik; Tenerifeko apezpikuak esan zuen adingabe batzuek probokatzen dituztela abusu sexualak; Malagako apezpikuaren hitzetan, homosexualen senar-emazteak direla txakurren eta gizonen arteko harremana moduan; Kordobako apezpikuaren ustez, in vitro ernalketa akelarre kimikoa da; Orihuelako gotzainak zioen tratu txarrak gertatzen direla emakumeek ez dutelako ez pazientziarik, ez tolerantziarik, ezta sakrifizio espiriturik. Etsenplu horiek Euskal Herritik kanpo, baina gurean ere talibanak badaude: Iruñeko artzapezpikuak frankismo goraipatze ekintzak antolatzen ditu, eta erritualean eskatzen da borrokatzea agresibitate militarraz erlijiogabetasunaren eta ohitura txarren aurka. Gipuzkoako apezpikuak ere talibanadak botatzen ditu: deabrua feminismo erradikalaren barruan dagoela, adibidez, edo abortu librea eta dohaina genozidio femeninoa dela. Adierazpen horiek apologia garatzen dute genero indarkeriarako eta homofoboak diren erasoentzat.

Elizaren ekintza batzuk aztertuz gero, hor daukagu pederastia, maila handi baten Eliza barruan gertatzen dena; bestalde, immatrikulazioak: zenbait etxe eta eraikin, herriek jasotakoak, Elizaren eskuetara pasatzen direnak. Beraz, egon badaude materiala eta etsenpluak, sentimendu laikoei eraso egiten dietenak.

Erabiltzea defenditzen dudan bigarren terminoa terrorismo kapitalista da. Terrorismo hitza definitzen da izua zabaltzen duen egite bat bezala, beldur orokor batekin lotzen da, baina subjektibitatearekin ere bai. Dena dela, badaude egite batzuek kalte handia egin dutenak, objektibitatez aztertuta. Iraganera joaten bagara, koltza-olioarekin hiru mila hildako eta 25.000 baino gehiago kaltetuta; amiantorekin lan egiteagatik milaka pertsona; zer esanik ez, Afrikan, Asian eta Hego Amerikan egindako gudak, natur baliabideak lapurtzeko. Egunekoa aztertuta, hor dago abuztuan lehorteak jasan ondoren eta bi urtegi hustu Zamoran eta Caceresen, argindarra garestitasuna aprobetxatuz. Murtzian, Itsaso Txikiaren degradazioa aspaldiko kontua zen, eta, milaka arrain hilik agertu arte, denok beste aldera begira. Euskal Herrian ere badauzkagu etsenpluak: bata, eukaliptoak sartzea modu kaotikoan. Klima aldaketa dela-eta, gure ondorengoei utziko diegu denbora kontzeptu moduan, baina ama lurra suntsituta.

Terrorea definitzen da beldur sentimenduarekin eta beldurra bizirauteko eskema moduan. Larrialdi klimatikoa ikusita, gaztea banintz terrorea izango nuke; erretretan nagoenez, daukadana da terrore iragarlea. Laburbilduta, terrorismo kapitalista akabatzen ari da gure ama lurra.

Bukatzeko, sentimendu laikoei eraso egitea eta terrorismo kapitalista izango lirateke bi termino anormaltasun berriarentzat, kazetariek oso gutxitan erabiltzen dituztenak. Debekatuta ote daude? Gure esaera zaharra jarraituz, izena duenak izana du, erabili ditzagun termino horiek, lagundu dezaketelako suntsiketa klimatikoa gauzatu ez dadin eta gure eskubide laikoak errespetatu daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak