"Aritu eta mugitu!"

Pasa den mende erdialdean, zientzialari talde batek autobus gidari eta txartel pikatzaileek...

... lanean egindako ariketa fisikoaren dosi erantzuna aztertu zuen, ariketa fisikoa egitearen onurak aurkitzeko helburuarekin. 

Dosia ez zen bakoitzak lanean egiten zuen mugimendu kopurua besterik, ariketa fisikoa ez baita futbolean edo saskibaloian jokatzea bakarrik; oinez ibiltzea, ohea egitea, eskailerak igotzea eta jaistea, erratza pasatzea, dantza egitea… ere bada.

Honela, zera ondorioztatu zuten: autobus gidariek ez zuten ia mugimendurik egiten; bai, ordea, pikatzaileek. Izan ere, bi solairuko autobusean aurrera eta atzera ibili behar izaten zuten lanorduetan. 

Mugimendu horren ondorioak harrigarriak suertatu ziren: gidariek pairatutako gaixotasun kardiobaskular kopurua erdira murrizten zen ticket kontrolatzaileen artean. 

Ez dago ariketa fisikoa pisua galtzeko bakarrik egin beharrik, epe luzera azaleratzen diren onurak ere baditu: gaixotasun koronarioak, azaldutako azterketak ondorioztatu bezala, bigarren motako diabetesa, koloneko minbizia edota gizentasuna prebenitzeko ere egin daiteke, besteak beste. 

Ikus daitekeenez, kontaezinak dira ariketa fisikoa egiten hasteko edo jarraitzeko helburu edota arrazoiak. Eta aditu eta lan asko daude, zenbat eta zein maiztasunekin lan egin behar dugun argitzen lagun diezaguketenak, bai hasiberrientzako, bai fisikoki aktibo direnendako, eta baita entrenatzen direnendako ere, adibidez. 

Beraz, animatu eta saia zaitez, gutxienez, ticket pikatzailearen moduan gorputza mugitzen, kirol oinetakorik jantzi gabe ere asko mugi baikaitezke.

--------------------

Iñigo Murgiondo

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak