Urtero ikusleek erabakitzen dute zein izango den Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiko film onena. Aurten, bertaratu direnek Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentala saritzea erabaki dute. Gauzak horrela, Amaia Merinok eta Ander Iriartek zuzendutako pelikulak jaso du Film Luze Onenaren Ikusleen Saria.
Indarkeriaren Oi(h)artzunak estreinakoz larunbatean erakutsi zuten filma eta emanaldi hunkigarri hura txalo eta malko artean amaitu zen. Bi zuzendariek 1982. urtean gertatutako historia gordina kontatzea erabaki dute dokumentalean. Urte horretan hil zen Esteban Muruetagoiena, Guardia Zibilak bederatzi eguneko atxiloaldi baten ostean aske utzi eta hiru egunera. Oraindik, haren alaba Tamara Muruetagoienak, ez du jaso Poliziaren torturen biktima delako errekonozimendurik jaso, eta hain zuzen ere, bide luze hori agertu nahi izan dute bi zuzendariek.
Bigarren sari bat
Zinemaldiko sari nagusia eroatez gain, beste bat ere eraman du Merinoren eta Iriarteren filmak. Izan ere, urteko Amnesty International erakudeak banatzen duen sariaren epaimahaiak Aipamen Berezia airotzea erabaki baitu. Epaimahairen ustez, "zinema eraginkortasunez baliatzen duelako argitu gabe jarraitzen duten tortura-kasu salatuak ikusarazteko".
Epaimahia berak Mediha lanari eman dio bere sari nagusia. Hasan Oswaldek zuzendutako pelikulak Mediha nerabe yazidiaren istorioa kontatzen du filmak. Estatu Islamikoaren bahiketatik bizirik atera eta itzuli berritan. Protagonistak, bere trauma prozesatzen saiatzeko, erreskate taldeak bere senide desagertuak bilatzen dituen bitartean.