Enric Marco Batleren bizipenak ardatz dituen Marco filma abuztuaren 30ean, pasa den egubakoitzean, aurkeztu zuten Veneziako 81. Zinemaldian, eta Espainiako Zinema Akademiak gaur jakinarazi duenez, Oscar sarietarako hautagai izan daiteke; irailaren 18an jakinaraziko du behin betiko erabakia, La estrella azul eta Segundo premio filmak ere hautagaien artean baititu. Hala ere, Hollywoodeko Akademiak du azken hitza, bere ardura baita atzerriko pelikulen kategoriarako izendatuetako bat izatea Garaño eta Arregiren lana.