Laugarren urtez jarraian emakume batek zuzenduriko film batek eskuratu du Sail Ofizialeko sari nagusia, eta Zinemaldiaren historian lehenbizikoz galegoz lehiatu den O corno filmak lortu du Urrezko Maskorra. Jaione Camborda zuzendari euskaldunaren filmak zarata handirik atera gabe iritsi zen Sail Ofizialera, baina sorositatez eta samurtazune beterik istorio honek txalo zaparrada handia jaso zuen.
O corno bihotzera iristen den film horietako bat da. Kontatzen duen istorioa krudela eta gordina izan arren, Cambordak filma garatzeko duen erarengatik ikuslea hunkitzea lortzen du. Hemen filmaren kritika.
Saria oso banatuta
Lehiaketa ofizialeko lan batek ez du faborito txartelik jaso eta palmares ofiziala horren isla da. Zazpi sari ofizialak sei film ezberdinei egokitu baitzaie. Kalak eta Puan filmek bi sari lortu dituzte eta asiatik iritsitako lanek presentzia nabarmena lortu dute palmares ofizialean.
Palmares ofiziala
- Film onenaren Urrezko Maskorra: O corno
- Epaimahaiaren Sari Berezia: Kalak - Isabella Eklöf
- Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang (Chun xing / A journey in spring)
- Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko maskorrama: Ex aequo Marcelo Subiotto (Puan) eta Tatsuya Fuji (Great absence)
- Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko maskorra: Hovik Keuchkerian (Un amor)
- Argazki onenaren epaimahaiaren saria: Nadim Carlsen (Kalak)
- Gidoi onenaren epaimahaiaren saria: María Alché eta Benjamín Naishtats (Puan)
Palmares ofizialaz gain, beste sari batzuk ere banatu dituzte Kursaalean.
Sari paraleoak
- Donostia hiria publikoaren saria: La sociedad de la nieve
- Publikoaren saria (Europa): Io capitano
- Kutxabank-New Directors saria: Bahadur the Brave
- Horizontes latinos saria: El castillo
- Zabaltegi-Tabakalera saria: El auge del humano 3
- Aipamen berezia: El juicio
- Culinary zinema saria: La passion de Dondin Bouffant
- Irizar saria: El sueño de la sultana
- Gazteriaren saria: La estrella azul
- Fipresci saria: Fingernails
- Euskal gidoigileen elkartea saria: El sueño de la sultana
Zinema kazteariok sari propioa banatzen dugu Zinemaldiaren baitan.
- Feroz saria: Un amor
Aurten Gehitu elkarteak bi sari banatu ditu.
- Sebastiane saria: 20.000 especies de abejas
- Ohorezko aipamena: Gabi, 8 urtetik 13 urtera