Gizona bere bakardadean

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2023ko ira. 26a, 17:29

'Ex-husbands' filmaren lantaldea.

Griffin Dunne, James Norton eta Miles Heizer aktoreek krisian dagoen familia gorpuzten dute. Istorioa gizonetan zentratzen da, euren krisialdietan eta aurkitzen dituzten irtenbideetean. Aurtengo Zinemaldira Hollywoodeko ordezkaritza batekin iritsi den lan bakarrenetako da Ex-husbands

Ex-husbands filmari esker, Noah Pritzker estatubatuarra Urrezko Maskorra lortzerako lehian sartu da. New Yorkeko komedia arin honek, 60 urterekin dibortziatu ostean bere burua berrasmatu behar duen aita baten bizi-krisiaren erretratua erakusten du. Peter da filmeko protagonista. Bera bezalaxe, bere gurasoek, 65 urte elkarrekin igaro ondoren, banatzea erabaki dute, eta hori gutxi balitz, erlazio luze baten ostean eta kanpai hotsak entzutetik gertu dagoela, bere seme baten harremana apurtu egin da, ezkontza baino aste batzuk lehenago. Pitzker zuzendariak, egoera berean dauden hiru gizonen bizipen eta emozioak harilkatuz osatu du komedia kutsua duen film hau. Filmak "maskulinitate berriak" ere hartu nahi ditu gogoan.

Noah Pritzker zuzendari iparramerikarrak filmaren prentsaurrekoan kontatu duenez, pelikularen ideia izan zuen gurasoek bizitza osoa elkarrekin eman ondoren banandu egiten zirela jakinarazi ziotenean. Abiapuntu horretatik, Pritzkerrek krisi existentzialean dauden aita eta bi seme-alaben istorioa idatzi zuen. Lan honetan zuzendariak maskulinitate berriak aintzat hartu nahi izan ditu eta"pertsonaien bakardadeaz" mintzatzen da. "Guztiak une erabakigarri bat pasatzen ari dira euren bizitzetan, eta aita bat behar dute", adierazi du zinemagileak. Estatubaturrak aitortu du bere gurasoek ez dutela oraindik filma ikusi.

Pelikularen lehen ekitaldiak mingostasunez eta xehetasunez erretratatzen ditu horrenbeste lotsa ematen duten gizonezkoen erritual sorta, lagunartean eta inolako zentzurik gabe egiten direnak. Pronostiko guztien aurka, komedia tragikoa edo drama garratza izango zela agintzen zuena, aldi berean min ematen eta arintzen duten horietakoa da. Bigarren zatia ez da horren borobila eta nahi gabe melodramara jotzen du.  

Emaitza ez da film handi bat, baina bai film zintzo bat, zauritutako maskulinitatearen esperientziatik desamodioaren atzealde mingarrienean modu zorrotz bezain dibertigarrian barneratzea lortzen duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak