Bederatzi egunez mundu osotik iritsitako 17 lanak ikusten aritu eta gero, epaimahaiaren unea iritsi da. Zine munduko 6 profesionalez osatutako taldea ados jarri beharko da 70. Donostia Zinemaldiaren palmaresa osatzeko. Hausteskundeetan gertatzen den bezala, Donostia gaur emaitzaren zain dago, eta ekaitzaren aurreko ordu bare hauek zurrumurruz bete ohi dira. Horrela, eguna zine aretoan emango dugun arren, begi batekin inguruko aireportuak kontrolatzen arituko dira asko, horietako batera iritsiko baitira Donostian ez dauden sarituak.
Palmaresari dagokionez, Donostia Zinemaldiaren palmares ofizialak gutxienez 6 sari ditu, baina epaimahai ofizialak sari berezi bat emateko aukera du eta nahi bezala esleitu, jasotzeko merituak dituela uste duen filmari. Erabakia korapilatzeko, gainera, Zinemaldiaren arauek ez dute baimentzen Urrezko Maskorra ex aequo ematea.
Zurrumurru ugari
Gaurko egunean zurrumurruak kinielekin tartekatzen dira, eta edozein arrasto nahikoa da esames olatu bat sortzeko. Momentuz Mosteirinen taldeak ez du ezer filtratu, eta norberak emango lukeen palmaresarekin konformatu behar. Zehaztasun handirik eman gabe, Los reyes del mundo, Hyakka, The Wonder eta La Maternal palmaresean egon beharko lirateke, baina misterioa gaur gaueko 21:00etatik aurrera argituko da.
Beraz zurrumurruek jarraitzen duten bitartean, palmares ofizialetik kanpo dauden sariak ezagutuko ditugu.
Beste sari batzuk
-
Euskal zinemaren Irizar saria:
Suro (Mikel Gurrea)-
Aipamen berezia:
A los libros y a las mujeres canto (Maria Elorza)
-
-
Donostia Hiria Publikoaren saria:
Argentina, 1985 (Santiago Mitre)-
Europako film onenaren saria:
As bestas (Rodrigo Sorogoyen)
-
-
Gazteriaren TCM saria:
A los libros y a las mujeres canto (Maria Elorza) -
Feroz saria:
Los reyes del mundo (Laura Mora) -
Fipresci:
Suro (Mikel Gurrea) -
Sebastiane saria:
Something you said last night (Luis de Filippis) -
Agenda 2030 Euskadi Basque Country Saria:
Tori et Lokita (Jean-Pierre Dardenne eta Luc Dardenne)