Ulrich Seidl ez da zuzendari erraza. Proiektu deserosoak atsegin ditu eta bere film baten aurrean zaila da eroso sentitzea. Sparta ez da estilotik urruntzen, zuzendari austriarrak pedofilia aukeratu du gai nagusi gisa. Seidl oso argia da eta filmean ez da modu zuzen batean pedofilia azaltzen, baina gidoiak horra eroaten du ikuslea. Nolabait azaltzeko, zuk osatu beharreko puzzle makabroa da Sparta. Ikusten dena izugarria da eta sumatzen denak izutu egiten zaitu.
Protagonista gotorlekua dirudien judo eskola bat sortzen du Errumaniako herri galdu batean eta berehala herrikideetan artean mesfidantza zabalduko da. Zuzendariak maliziarik gabeko jolasak joko ilun bihurtzen ditu, eta horrek, ikuslegoarengan ondoeza sortzen du.
Polemikaz beteriko filma
Der Spiegel aldikariak argitaratu zuenez aktore adingabeek ez zuten ez informazio ezta tratu egokirik jaso. Horrez gain, haien familiek, azaldu dute ez zekitela pedofiliari buruzko filmaketa bat zenik. Artikulua argitaratu ostean Torontoko zinema jaialdiak Sparta programaziotik kendu zuen. Jose Luis Rebordinosek, behin baino gehiagotan argi utzi du Zinemaldiak gaiari buruz duen iritzia: "Guk filma kenduko dugu baldin eta epaile batek esaten badu legez kanpokoa dela".
Momentuz ez da epairik egon eta filma normaltasunez eskaini da. Salbuespen bakarrarekin, filmeko lantaldea ez da Donostiara etorri, zuzendariak ohar bidez azaldu duenez ez du bere presentziarekin filma "kutsatu" nahi.
Txalo ugari
Polemikari kasurik egin gabe Kursaalean txarlo artean agurtu dute filma. "Gogorra", "Krudela", "gordina"... bezalako adjetiboak erabili dituzte Sparta deifnitzeko. Momentuz baina, aurtengo Zinemaldian, Sail Ofizileko film batek jaso duen agurrik beroenetako izan du.
Polemikak txaloak erakartzen ditu?