Zuzendariaren lehen film luzean, Gomezek, 1985eko Euskal Herriko herri industrial batera eroango gaitu. Garai gogor haiek lantzeko baina lau gazteren begirada garbia erabili du. Zuzendariak protagonisten ikuspuntu gozoa erabili du euren familien amets, arazo eta gaztakak kontatzeko. Arrasatearrak gainera, punk musikaren doinuak erabili ditu pintadaz beteriko hormak, ETAren indarkeriaren eta Hiesaren mehatxua hobeto erretratatzeko. Hau gutxi balitz, eta familiez ari garela kontuan izanda, hilabete amaierara iristeko komeriak borobilduko du istorio honen ekosistema.
Haurtzarora itzulera
Filma fikziozko lan bat izan arren, Gomezek bere oroitzapenetara itzuli da "ez lan erraza izan, baina prozesu guztia oso aberasgarria izan da" aitortu du arrasatearrak. Urteak kanpoan eman ostean, jaioterrira bidaiak asko unkitu du zuzendaria.
100 minututan, Gomezek, udako ametsak eta bizitza berri baterako esperantzak pantailaratu ditu Érase una vez en Euskadi-n. Komeni gogoan izatean ametsak onak eta txarrak izan daitezkeela, dena den, zineman zein bizitzan, istorioak amaiera zoriontsua ez izateak ez du esan nahi ibilbidea bera hala izan denik.