30 urteko ibilbide oparoari aitortza

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2021ko ira. 22a, 00:59
Kimuak proiektuaren arduradunak Victoria Eugenia antzokian.

Gertuko izarren txanda iritsi da. Urtero bezala, euskal zinemaren gala, gure industriaren batzar handia bilakatu da. Victoria Eugeniako ekitaldian euskal zinea eta sorkutza sustatzea helburu duen Kimuak proiektuak jaso du Zinemira saria.

Euskal zinemak ere bere gau handia izan du Donostia Zinemaldian. Ohiturari eutsiz, asteartea gertuko zinemaren parada izan da, eta aurten ere ikusle nahiz zinemaren munduko kide ugari gerturatu da Victoria Eugenia antzokira. Aurreneko aldiz gainera, Zinemira saria pertsona batek jaso beharrean Kimuak programaren 30 urtetako ibilbidea saritzeko balio izan du. 

Musikaren erritmora

Ekitaldia hasi eta amaitzeko ardura Belako taldeak izan du. Bizkaiko taldeak, bere musikaz gain, Pademic Tour 2020 Belako dokumentalara ere ekarri dute Donostiara. Musikaren ostean, Zinemira saileko film batzuk aurkeztu dituzte euren protagonisten eskutik. Zinemagileak ez dira gehiegi luzatu, gaueko protagonista askoren bidelagun izan den Kimuak progama zen-eta.

Kimuak loratu dira

Gure industriak ematen duen sari potoloena jasotzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Aurreko urteetan Imanol Uribe, Michel Gaztambide edo Sara Bilbatuak jaso duten ohorea aurtek Kimuak programak izan du. Programa honek 30 urte daramatza gure zinemak sortzen dituen harribitxiei hauspoa ematen.

Aurten Donostia Zinemaldiak eta epe-apve eta IBAIA elkarteek programa sukaldetik atera eta oholtza gainean jarri gura izan dute. Programaren kudeatzaileak diren Txema Muñoz eta Esther Caberok jaso dute galardoa. Aretxabaletarra eguna handik hona eman du, baina berarekin egoteko izan dugu une laburrean onartu digu urduri zegoela. 

Saria hau programa arrakastatsu honek egindako atzeko lana saritzeaz gain, programak berak bultzatu dituen film labur askok egindako lana ere goraipatzen du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak