Gertuko istorioak, ikuspuntu anitzak

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2019ko ira. 21a, 17:44

Karra Elejalde eta Alejandro Amenabar filmaren aurkezpenean.

Alejandro Amenabar Espainiako gerraren hasierara joan da, eta istorioari forma emateko Miguel Unamuno idazlean zentratu da Mientras dure la guerran. Alice Winocourrek aldiz, astronauta izateko bidean den emakume bat eta haren alabaren artekoa erlazioa azaldu du Proxima pelikulan.

1936. urtera joan da Alejandro Amenabar bere zazpigarren filma de Mientras dure la guerran. Amenabar Miguel de Unamunoren figuran zentratu da Espainiako gerraren lehen urteetan gertatutakoak kontatzeko.

Amenabar oso zuzendari azkarra da eta Unamuno ez da zoriz aukeratutako pertsonaia izan, Unamunok, hasieran altxamendua babestu baitzuen. Idazle euskalduna baina bizkor damutuko da eta nazionalen aurrean bere esaldi famatuena esango du: "vencereis, pero no convencereis".

Karra Elejaldek izan du idazleari forma emateko erantzukizuna eta lana ez da batere txarra, dena den gatzagoak tekniari egotzi dio meritua "makilaje eta jantziek egin dute lan guztia" azaldu du. Gatzagarrak eguneko 4 ordutako makilaje sesioak izan zituen. Elejaldez gain, Eduard Fernandezen lana ere bikaina da, bera Millan Astray generala da, eta Fernandezek Elejaldek baino testu gutxiago izan arren, bere zatiak primerakoak dira.

'Proxima' pelikularen protagonista den Eva Green aktorea.

Astronauta izateko bidean

Lehiaketa ofizialaren parte den Proxima filma xumea da, gertukoa, intimoa, eta aldi berean, ikuslearenganako enpatia sortzen duen lan horietako bat da. Sarah Marterako joango den misio baterako aukeratuko dute, baina bidea ez da erraza izango. Froga gogorrak gainditu behar izatea gain, 7 urteko alabarekin duen harremanak ez dizkio gauzak erraztuko. Giza harremanak, konpromisoak, bakardadea... Winocourrek protagonisten erlazioak bizi dituen gorabeheretan jarri du begirada .

Filmak harrera bikaina izan du, eta txalo zaparra jaso du bai pelikulak bai protagonistak.

'Patria' telesailaren taldea.

'Patria'-ren lehen irudiak

Grabazioa amaitu zenetik, HBOk guztia sekretupean eduki eta gero, gaur erakutsi dituzte Patria telesailaren lehen irudiak. Teaser moduko bat izan da, eta telesailaren sortzaile Aitor Gabilondok, eleberriarekin alderatua "obra desberdin" bat dela aurreratu du.

Aurkezpenean aktore talde ederra egon da, tartean, protagonisten artean dauden Mikel Laskurain bergararrak eta Osintxuko Jon Olivares. Hitza baina, protagonista nagusiak diren, Elena Iruretak eta Ane Gabarainek hartu dute. Iruretak proiektuak izan duen babesa eta errespetua nabarmendu ditu. Gabarainen aldiz, lan taldearen profesionaltasuna azpimarratu gura izan du.

Aurkezpenaren ostean, Laskurain eta Olivaresek jendearen harrera nabarmendu dute, "emozionatu egin dira" esan du Laskurainek.

Guztia ondobidean telesaila 2020an estreinatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak